XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hil nahi eta ezin Anjel Lertxundik Judu Herratuaren mitoa izan du oinarriFELIX IBARGUTXI/DV. DONOSTIA
Hauxe da Alberdania argitaletxeak Lertxundirentzako sortutako
Aurrekoa
Aita-alaba batzuk dabiltza kalesa batean Ipar Ameriketako lautadetan zehar.
Kondenaturik daude.
Nahi lukete hil, eta ezin.
Honela hasten da Anjel Lertxundik atzo Donostiako Udal Liburutegian aurkeztu zuen nobela berria.
Alberdania etxeko
Euskal Herriko ahozko tradizioa eta Europako tradizio idatzia elkarrizketan jartzea du helburu iaz sortutako kolekzio honek, eta oraingoan ere bide horretatik jo du Lertxundik.
Azken batean, Judu Herratuaren mitoa edota gure Mateo Txisturena, du oinarrian nobela honek.
Horrelako idazlana egiteko ideia bestela etorri zitzaion Lertxundiri, dena den.
Italo Calvinoren
tik, hain zuzen ere. William Austin-en
ipuineko istorioa azaltzen du Calvinok halako batean:
Saiatu zen Lertxundi liburu haren bila, baina ezin aurkitu; honelaxe, azkenean oso bere kasa tajutu zuen istorio berria, ideia nagusi horretan oinak jarrita.
Lertxundik atzokoan esan zuenez alaba interesatzen zitzaion batez ere, baina idazlan hau ezin da pertsonai-nobelatzat hartu.
Austinen ipuinean bezala,
Tituluari dagokionez, hauxe adierazi zuen Lertxundik:
Nobelako pasarte asko fikziozkoak dira, baina beste batzuk egiazkoak, autoreak historiatik errekuperatu dituenak.
Tradizioaren beharraTradizioaz luze jardun zen Lertxundi. Kontzeptu hau oinarrizkoa baita
Lertxundik azaldu zuenez, oso arriskutsua da uste izatea Euskal Herriko tradizioak ez duela zerikusirik Europako besteekin:
Lertxundiz gain, Agirre Asteasuakoa ere protagonista izan zen atzo Donostiako Udal Liburutegian.
Hemezortzigarren mendeko apaiz honen testu batzuk eman baitira argitara
Lehenengo liburuak Iztuetaren zenbait lan zekartzan.
Inazio Mujika Iraola izan da Agirreren testuen hautatzaile eta prestatzailea.
Lana ez da izan, soilik, testuak euskara batuan jartzea.
Bestelako ikutu batzuk ere egin dizkie, ipuin-tankera eman nahian.
Agirre 1742an jaio zen.
Hil ondoren publikatu zitzaizkion lanik gehienak.
Bere sermoietako pasarteak dira orain liburu honetan irakur daitezkeenak.
Horko pasarte batzuk antzinateko Grezia eta Erromakoak dira, beste batzuk Bibliakoak, eta bakar batzuk Agirrek berak bizitutakoak edo entzundakoak, konfesioetan eta.